Izar sare
Sare-topologian, terminal nagusi batera konektatuta dauden hainbat terminalez osatutako sare-mota / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar sare batean estazio guztiak nodo zentral batekin zuzenean konektaturik daude. Sare topologiarik erabiliena da konputagailu-sareetan. Nodo horrek, Switch edo Hub, transmisioak birbidaltzen ditu estazioetara. Hub-aren kasuan, estazio guztiei berrigortzen die mezua bus topologiaren funtzionamendua gauzatuz, nahiz eta fisikoki topologia izar modukoa izan. Switch, hub edo router bat daukaten sare lokal ia guztiak izar topologiakoak dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/5/53/Netzwerktopologie_Stern.png)