Izatearen arintasun jasanezina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Izatearen arintasun jasanezina (jatorrizko txekieraz: Nesnesitelná lehkost bytí) (1984), Milan Kunderaren eleberria da, Pragako Udaberriaren garaian kokatua. Idazleak bertan fikzioa eta saiakera (filosofia, historia, etab.) uztartzen ditu. Txekieraz idatzi zuen 1982an, eta bi urte geroago argitaratu zen Frantzian frantsesezko itzulpena. Txekierazko jatorrizko testua 1985ean plazaratu zen lehen aldiz, Torontoko 68 Publishers argitaletxearen eskutik. Txekian, ordea, urte dezente geroago (2006an). 2009an Karlos Cid Abasoloren euskarazko itzulpena argitaratu zuten Elkar eta Alberdania argitaletxeek. Itzulpen hori finalista izan zen 2010eko Euskadi Sarietan.
Datu azkarrak Izatearen arintasun jasanezina, Datuak ...
Izatearen arintasun jasanezina | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Milan Kundera |
Argitaratze-data | 1984 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Nesnesitelná lehkost bytí |
Hizkuntza | txekiera |
ISBN | 8497836418 |
Euskaraz | |
Izenburua | Izatearen arintasun jasanezina |
Itzultzailea | Karlos Cid Abasolo |
Argitaratze-data | 2009 |
ISBN | 978-84-9783-729-3 |
Itxi
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: «The Unbearable Lightness of Being»