James Moriarty
From Wikipedia, the free encyclopedia
James Moriarty irakaslea edo Moriarty irakaslea 1893an Arthur Conan Doyle idazleak bere Sherlock Holmes pertsonaia nagusiaren pareko etsai buruargi eta maltzurra bezala sortu zuen fikziozko pertsonaia da. Sarritan literaturako lehenbiziko superetsai edo superbilautzat jo izan da, Moriarty krimenaren nagusietan nagusia da, Holmes berak "Krimenaren Napoleona" ezizenez deitzen du. Doylek esaldi hori Scotland Yardeko inspektore batengandik hartu zuen, honek izendapen horrekin Adam Worth zenari deitzen ziolarik, hau dirudienez Moriartyren benetako eredua izan zitekelarik. Alegia, Holmesen etsai handiena da, Moriarty eleberri saila guztiko aurkari nagusia da.
James Moriarty | |
---|---|
Sherlock Holmesen Abenturak | |
Moriarty irakaslea, 1904ko Sidney Paget marrazkilariaren "The Final Problem" argitalpeneko jatorrizko azala. | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | The Memoirs of Sherlock Holmes (1894) |
Sortzailea | Sir Arthur Conan Doyle |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Eponimoa | Theodore Moriarty (en) |
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | James Moriarty |
Heriotza | Reichenbach Falls (en) , 1891 |
Hiltzailea | Sherlock Holmes |
Adina | 50 urte inguruan |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | Gizonezkoa |
Jarduera | kriminala unibertsitateko irakaslea matematikaria |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sherlock Holmes |
http://www.sherlock-holmes.co.uk/ |
Holmes berak Moriarty honela deskribatzen du:
« | "Familia oneko eta hezkuntza bikaineko gizona da, eta berezko dohain ikaragarria izan du beti matematikarako. Hogeita bat urte zituela, binomioaren teoremari buruzko tratatu bat idatzi zuen, eta harrera on samarrra izan zuen Europan. Horri esker, matematikako katedra bat lortu zuen gure unibertsitate txikietako batean, eta bazirudien karrera bikaina zuela aurrean. Baina gure gizonak deabrukeriarako joera hereditario izugarria zuen. Sen kriminala zeraman zainetan, eta, indargabetu beharrean, bere gaitasun intelektual paregabeak hura areagotu eta askoz arriskutsuagoa bihurtu zuten. Berari buruzko zurrumurru ilunak zabaldu ziren unibertsitate-ikasketak egiten zituen hirian, eta, azkenean, katedrari uko egin eta Londresera itzuli behar izan zuen, eta armadako tutore jardun zuen bertan.
(...) Krimenaren Napoleon moduko bat da, Watson. Bera da hiri handi honetan izaten diren gaiztakerien erdien eta inor konturatu gabe gertatzen den gehienaren antolatzailea. Jenio hutsa da, filosofo bat, pentsalari abstraktua. Adimen pribilegiatu baten jabea. Geldi-geldi egoten da, armiarma bere sarearen erdian bezala, baina sareak milaka hari ditu, eta ongi baino hobeki ezagutzen du haietako bakoitzaren dardara. Ekintza gutxiko gizona da; planak taxutu besterik ez du egiten." |
» |
Sherlock Holmes |