Jennifer Love Hewitt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jennifer Love Hewitt (Waco, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1979ko otsailaren 21a - ) aktore eta abesti-konposatzaile estatubatuarra da. Hewitt txikitan hasi zen telebistako iragarkietan eta Disney Channel telebista kateko Kids Incorporated telesailean ateratzen. Fox telebista kateko Party of Five telesailak, eta I Know What You Did Last Summer eta I Still Know What You Did Last Summer filmek ospetsu bihurtu zuten.
Jennifer Love Hewitt | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Waco (Texas), 1979ko otsailaren 21a (45 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Pacific Palisades (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Brian Hallisay (en) (2013 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Laurel Springs School (en) Abraham Lincoln High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria, aktorea, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, musikaria, idazlea, dantzaria, gidoilaria, kantugilea, telebista-ekoizlea eta telebista zuzendaria |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | pop musika soula pop rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records Jive Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
|
Abeslari bezala, Atlantic Records eta Jive Records diskoetxeekin sinatu du. Ezaguna da pop musika estiloa lantzeagatik eta bere ahots kontraltoagatik. Gainera, bere singlerik arrakastatsuena 2002an kaleratutako BareNaked da.
Antzezteaz gain, Love Hewittek ekoizpen lanak ere egiten ditu telebista eta film proiektu batzuetan. Gaur egun, CBS telebista kateko Ghost Whisperer telesailean Melinda Gordonen papera antzezten dihardu, alegia hildakoen mamuekin komunikatu daitekeen neska gazte baten papera.