From Wikipedia, the free encyclopedia
Jingha autobidea edo G1 (txineraz: 京哈高速公路; pinyineraz: Jīnghā Gāosù Gōnglù), Txinako Herri Errepublikako Beijing eta Harbin hiriak batzen dituen autobidea da. Autobideak 1.280 kilometroko luzera dauka.
Autobidearen izena Beijing (-jing) eta Harbin (ha-) hirien izenen batzetik dator.
Autobidearen lehen tartea 1990ean zabaldu zen, bi urteko eraikuntza lanen ondoren. Jinha autobidea, Beijing eta Txinan eraikitako lehen autobideetako bat izan zen Jingshi autobidearekin batera.
2004ko abenduan, Jingtong autobidea eta Jingha autobideak banatzen dituen 2,5 kilometroko distantzian lotune bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zen. 2005etik aurrera, autobidea eraberritzeko lanak hasi ziren, gaina berriztu eta seinale berriak jarriz.
Songzhuang eta Yanjiao tartean bidesaridun autobidea da.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.