John William Polidori
From Wikipedia, the free encyclopedia
John William Polidori (Londres, 1795eko irailaren 7a - ibidem, 1821eko abuztuaren 24a) ingeles idazle eta sendagilea izan zen.
John William Polidori | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1795eko irailaren 7a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1821eko abuztuaren 24a (25 urte) |
Hobiratze lekua | St Pancras Old Church, Camden (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: zianuroagatiko intoxikazioa |
Familia | |
Aita | Gaetano Polidori |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Ampleforth College (en) |
Hizkuntzak | latina ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | |
Aita errefuxiatu politiko italiarra zen eta ama ingelesa. Medikuntza ikasi zuen Edinburgheko Unibertsitatean eta 1816an Lord Byronek mediku pertsonal gisa kontratatu zuen. Europan zehar bidaiatzen lagundu zion Byroni, eta bidaien eguneroko bat idazteagatik John Murray editorearen 500 libera jaso zituen.
Ekainean Villa Diodatin elkartu ziren Léman aintzinan Mary Wollstonecraft Godwin, Percy Bysshe Shelley, eta Claire Clairmontekin. Gau batean mamuen istorioak idaztea erabaki zuten, eta Polidorik The Vampyr ipuina sortu zuen, Lord Ruthven banpiroari buruz, 1819an argitaratu zuena.
Byronek kaleratu ondoren, Italian zehar bidaiatu zuen eta Londresera itzuli zen. Han hil zen 1821ean, depresioak eta joko zorrek estututa.