From Wikipedia, the free encyclopedia
Jokin Zeberio Laboa (Bilbo, 1990eko iraila – Hondarribia, 2004ko irailaren 21a) 2004 urtean, 14 urte zituelarik eta eskola jazarpena pairatu eta gero, suizidatu egin zen hondarribiar mutil bat zen. Jokinen suizidioak herrian eta gizartean sorrarazitako hunkipenaz gainera, kezka, polemika eta arreta biziak sortu ziren herritarren artean eta Hondarribian bereziki, jazarpena burutu zuten zortzi gaztetxo eta gurasoei kontuak eskatu eta berak ikasten zuen Talaia Institutu publikoko irakasle eta arduradunek Jokinek pairatzen zuten benetako egoeraz ohartu gabe, axolagabekeriaz jokatu ote zuten eztabaidatzerakoan. Auzia epaitegietara eraman ondoren, gazteak adin txikikoentzako zentro batean sartu eta horien gurasoak Jokinen gurasoei kalte-ordainketak ordaintzera derrigortuak izan ziren. Ikastetxeko irakasleek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak suizidioan ardurarik izan ez zutela izan erabaki zen epaileen ebazpenetan.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.