Jorge Juan y Santacilia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Juan y Santacilia (Novelda?/Monforte del Cid?, 1713ko urtarrilaren 5ean – Madril; 1773) zientzialari, itsasgizon eta diplomazialari espainiarra izan zen. Europan Espainiako Jakintsua bezala ezagutua, Acadèmie Royale des Scienceseko eta Royal Societyko partaide izan zen. Zalantzarik gabe, XVIII. mendeko pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere lan zientifiko eta akademikoez gain, ekintza arriskutsuetan ere aritu zen: Erresuma Batuko espioia izan zen eta erregeordekoen egoera politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko txosten sekretua ere egin zuen. Baina Jorge Juan ezagunagoa da Antonio de Ulloa lankidearekin batera egin zuen aurkikuntzagatik, meridiano-arkua eta Lurreko gradu bat neurtzeari buruz. Haren erretratua ezaguna izan da espainiarrentzat urte batzuetan, bere aurpegia hamar mila pezetako billeteetan agertzen baitzen.
Jorge Juan y Santacilia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novelda eta Monforte del Cid, 1713ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Aragoiko koroa |
Heriotza | Madril, 1773ko ekainaren 21a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, matematikaria, itsasturia eta espioia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Frantziako Zientzien Akademia |
Gradua | amiral |