From Wikipedia, the free encyclopedia
José Eduardo Agualusa Alves da Cunha (Huambo, Angola, 1960ko abenduaren 13a) angolar kazetari eta idazlea da.
José Eduardo Agualusa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Eduardo Agualusa Alves da Cunha |
Jaiotza | Huambo, 1960ko abenduaren 13a (63 urte) |
Herrialdea | Angola |
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto Superior de Agronomia (en) |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
agualusa.pt |
Kolono zuri portugaldarren semea da. Agronomia eta silbikultura ikasi zituen Agronomiako Goi Mailako Institutuan, Lisboan. 1998an Rio de Janeirora emigratu zuen. Luandan bizi da 2004az geroztik.
Público egunkariko kolaboratzailea da. A hora das cigarras programa ere egiten du Afrikako RDPn. Musika eta poesia afrikarrari buruzko gaiak jorratzen ditu bertan.
2006an, Conceição Lopesekin eta Fatima Oterorekin, Lingua Geral argitaletxe brasildarra sortu zuen. Argitaletxe hau portugesez idazten duten idazleei emana dago.
2007an, Atzerriko Fikziozko Sari Independentea jaso zuen (Independent Foreign Fiction Prize), The Independent egunkari britainiarrak eta Erresuma Batuko Arteen Kontseiluak emana. Iraganeko saltzailea eleberriarekin irabazi zuen saria, lehen aldiz izanda honako hau idazle afrikar batek eskuratzen zuela.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.