Juan Carreño de Miranda
margolari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Carreño de Miranda (Avilés, 1614ko martxoaren 25a - Madril, 1685eko urriaren 3a) espainiar margolari barrokoa izan zen. Ospe handia izan zuen erlijio gaiko pinturei esker. Madrilgo eskolako XVII. mendeko pintore nagusietako bat bihurtu zen.
Datu azkarrak ganberako margolari, Bizitza ...
Juan Carreño de Miranda | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Carreño de Miranda | ||
Jaiotza | Avilés, 1614ko martxoaren 25a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1685eko urriaren 3a (71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | Barrokoa | ||
Genero artistikoa | erretratua |
Itxi
Velazquezengandik bereganatu zituen joera inpresionistako pintura, argi-ilun jokoetatik urruntzen zen errealismoa eta irudien soiltasuna. Erabiltzen zituen koloreak Velazquezenak baino hotzagoak ziren, gorri biziaz alaitzen zituen soilik. Velazquezen eraginaz gainera, aipatzekoa da Tizianok eta Antoon van Dyckek harengan izan zuten oihartzuna.