Kóryos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kóryos-ak (Aitzinindoeuroperaz: "armada, armadapeko jendea" edo "destakamendua, gerra-partida") Aitzinindoeuropar ermandade teoretikoari dagozkio, non gizon gazte ezkongabeek hainbat urtez jarduten zuten, gizontasunera igarotzeko erritu gisa, garaiko gizartean erabat integratu aurretik.
Ikertzaileen teorizazioen aburuz, geroago sortuko diren Indoeuropar tradizioetan eta mitoetan oinarritutako kóryoak agertuko dira. Lurrik gabeko gizon gazteen artean lotura duten taldeak osatuko dituzte. Hots, gizon ezkonduen komunitatean oraindik erabat integratuta ez zeuden adin-klasetzat hartzen ziren gizonezko nerabe eta gazte hauek. Hiritartasuna eta helduen gizartean integratzeko xedearekin urteko zati bat erbestera edo atzerrira bidalitako "polizia - armada" batean ematen zuten zerbitzua (bertan animaliak ehizatzen eta eraso egiten zuten), eta haurtzaroko gizartea urteko gainerako egunetan babesteko itun sakratua ere.
Otsoekin eta txakurrekin identifikazio mistikoa zuten; heriotzaren, legegabetasunaren eta gerra-amorruaren sinbolo gisa. Gainera, zaurezintasunaren eta heriotzaren, baita gaztetasunaren eta helduaroaren arteko liminalitatearen ideia irudikatzeko gizarte erritua zen.