From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaisersemmel (euskaraz: «opil inperiala») edo Semmel besterik gabe, brötchen (opil) mota bat da, diotenez Vienan asmatutakoa eta izena Frantzisko Josef I.a Austriakoaren omenez hartu zuena. Opil kurruskari biribil bat izan ohi da, irinez, malta legamiaz, urez eta gatzez egina. Jatorriz Austriakoa bada ere, Kaisersemmela oso ezaguna da Estatu Batuetan, Polonian, Kanadan, Italian eta Alemanian.
Suitzako eta Alemaniako Kaisersemmela forma biribileko ogi zurian datza, goi aldean bost besoko irudi bereizgarri bat daramana. Jatorrian opil hauek egiteak lan handia zekarren, baina gaur egun zigilu berezi batek laguntzaz erraz egiten dira. Ogi honek beraz azal asko du, eta ondorioz kurruskari eta aromatikoa da.
Hainbat Kaisersemmelek mitxoleta edo sesamo haziak daramatzate gainean, eta maiz ogitartekoetako, hanburgesetako barne, erabiltzen da, baita Leberkäse trontzo bat erdian jarrita ere.
Kummelzeck, hainbatetan Kimmelzeck edo Kümmelzeck ere deitua, Kaisersemmelaren aldaera bat da, New Yorkeko mendebaldean oso ezaguna. Kümmelek alemanez txarpoil esan nahi du, eta weck "Weckerl", "Wecle" edo "Weckchen"-etik dator, Austrian eta Alemaniaren hegoaldean opila esan nahi duena.
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.