Kantu jolas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kantu jolasak, haurrek beren artean edo helduek haurrekin jolas egiteko erabiltzen dituzten abestiak dira. Abesti hauek jatorri anitzekoak diren arren, urte askotan zehar erabili izan da material hau, belaunaldiz-belaunaldi ahoz aho pasa dena. Gure arbasoek sortutako abestiei eta haiek eginiko transmisioari esker, gaur egun, ondoren aurkeztuko ditugun zenbait kantu jolasez goza dezakegu.