From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaxrut (hebreeraz: כַּשְׁרוּת) juduen lege dietetikoen multzoa da.[1] Halakhak (juduen legeak) agindutakoa jarraitzen duten elikagaiak koxer edo kaxer dira, hebreerazko kashér (כָּשֵׁר), "egokia" hitzaren ashkenazien ahoskera dena. Juduen legearen aurkako elikagaiek, berriz, treif izena dute.
Kaxrutaren oinarrizko legeak Toraren Lebitarrena eta Deuteronomioa liburuetatik atera zituzten.[2] Hala ere, Torak ez zituen eman lege horren arrazoimenak. Hori zela eta, juduek historian zehar arrazoi filosofiko, praktiko eta higienikoak prestatu zituzten haientzat, adibidez, Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.