Khoisan hizkuntzak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Khoisan hizkuntzak (baita Khoesan edo Khoesaan) Hegoafrikako hotentoteen, sanen eta beste zenbait herriren hizkuntza multzoa dira. Bantu ez diren herriek erabiltzen dituzte hizkuntza horiek hiru taldetan banatzen dira: Iparraldekoak, Erdialdekoak eta Hegoaldekoak. Pertsona talde txikiak erabilitako hizkuntza hauen ezaugarri nagusia klik hotsak dira. Taldeko hizkuntza guztiak tonalak dira.