Klorofluorokarbono
From Wikipedia, the free encyclopedia
Klorofluorokarbonoak (CFC), baita ere klorofluorokarburo eta klorofluorokarbonatuak izenez ezagunak, hidrokarburoen deribatu aseak dira, konposatu kimiko sintetikoak eta metano eta etanoaren deribatuak. Hidrogenoa, kloro edota fluorraren atomoez ordezkatzen denean osatzen dira, beraz, CFCak kloro, fluor eta karbonoz soilik osatuta daude.
Mota honetako substantziak, ikuspuntu kimikotik oso egonkorrak dira. Oso erreaktibitate txiki honi eta beste ezaugarri termodinamiko eta ezaugarri termiko lagungarri batzuei esker, oso erabiliak izan dira, esaterako, jariakin errefrigeratzaile, propelente, bits isolatzaileen agente emultsionatzaile, agente garbitzaile moduan.
Oso erreaktibitate txikia izateagatik da hain zuzen ere, gaur egun, konposatu hauek ozono-geruzaren suntsitzaile nagusitzat hartzea. Batez ere, ez erreakzionatzeak edo oso gutxi egiteak atmosferan bizitza luzea esan nahi duelako, 60-240 urte bitartean CFC motaren arabera.