Kontzeju
Nafarroako eta Arabako udalerriaren azpitik dagoen erakunde administratiboa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, toki-entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta bere interesak kudeatzeko autonomia. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaian, 345 kontzeju zeuden 2023an.[2]
- Artikulu hau gaur egun Araba-Nafarroetako hainbat herrik duten antolakundeari buruzkoa da; Erdi Aroko kontzejuak gaitzat duena beste hau da: «Kontzeju (Erdi Aroa)»