Koordenatu geografikoen sistema

Lurraren azala erlieberik gabeko elipsoide baten gisa hartuz, edozein puntuk duen kokapen horizontala adierazteko erabiltzen den koordenatu-parea. / From Wikipedia, the free encyclopedia

Koordenatu geografikoen sistemak Lurreko edozein puntu adierazten du koordenatu esferikoen sistemako hiru koordenatutik bi erabiltzen dira.

WorldMapLongLat-eq-circles-tropics-non.png
Lurraren mapa horizontalean latitudea eta bertikalean longitudea erakusten, Eckert VI proiekzio sisteman. (bertsio handiagoa pdf, 1.8MB)

Lurreko lekuen arteko distantzia kalkulatzeko, edo pertsona bat, hiri bat, mendi bat eta abar non dagoen, kokapen sistema zehatz bat sortu zen, erabilerraza eta gehiengoak onartua. Koordenatu geografikoak irudizko lerroak dira, paraleloak eta meridianoak, lurbira globoetan eta mapetan ageri direnak, sareta antzeko bat osatuz[1].

Oops something went wrong: