From Wikipedia, the free encyclopedia
Labyrinth (euskaraz Labirintoa) 1986ko Jim Henson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Terry Jones galestar zinema gidoilariak idatzitako abentura eta fantasiazko musikal film bat da. David Bowie eta Jennifer Connelly aktoreek antzeztu zuten.
Labyrinth (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Labyrinth |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, musika-filma, abenturazko filma, haurrentzako filma eta sarbide-bizipena |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jim Henson |
Gidoigilea(k) | Terry Jones Jim Henson |
Antzezlea(k) | |
David Bowie (Jareth (en) ) Jennifer Connelly (Sarah Williams (en) ) Shelley Thompson Warwick Davis Frank Oz Toby Froud (en) Christopher Malcolm (en) Karen Prell Kevin Clash Ron Mueck (en) Steve Whitmire Anthony Asbury (en) David Shaughnessy (en) Brian Henson (Hoggle (en) ) Timothy Bateson (en) Danny John-Jules (en) Michael Hordern Kenny Baker Robert Beatty Shari Weiser (Hoggle (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | George Lucas |
Konpainia ekoizlea | The Jim Henson Company Lucasfilm |
Edizioa | John Grover (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Elliot Scott (en) |
Diseinatzailea | Brian Froud (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Trevor Jones |
Argazki-zuzendaria | Alex Thomson |
lucasfilm.com… | |
Nahiz eta estreinatu zen garaian kritika positibo eta negatiboak erdibana jaso izan, denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu zen.
Gau batez, familia bateko senideak, Robert aita (Christopher Malcolm), Sarah (Jennifer Connelly) irudimen mugagabeko neska nerabearen amaordea den Irene (Shelley Thompson) bilera batera ateratzera doaz. Horretarako, neskak, gogo txarrez, Toby (Toby Froud) anaiordea duen haurtxoa zaintzen etxean gelditu beharko du. Neska haurtxoa zaintzen gelditu beharraz haserretu egingo da, negar egitetik ez baidu uzten, orduan haserrealdian eta ia ohartu gabe Iratxoen erregeari dei egingo dio, honako hitzok esanez: "Nahiago nuke iratxoak etorri eta eramango bazintuzte... Oraintxe bertan". Bere hitzek ondorioak izan eta bere nahia egi bilakatuko zela jakin gabe, Jareth (David Bowie) iratxoen erregea agertu eta bere anaitxoa berreskuratzeko 13 ordu besterik ez dituela aipatuko dio, epe horretan bere labirintotik irten eta bere gaztelura iritsi beharko du, behinik-behin Toby haurtxoa iratxo bilakatzea nahi ez baldin badu.
Abenturan zehar, iratxoen erregeak Sarah bere helmugara iris ez dadin saiatuko da, horretarako etengabe aldatzen den labirintoan barna adimen jokoak, igarkizun zailak eta tranpa ugari ezarriz. Neskak bere ibilbidean zehar adiskide berriak ezagutzen joango da, tartean Hoggle (Shari Weiser eta Brian Henson) izeneko ipotx petrala, Ludo (Ron Mueck eta Rob Mills) izeneko munstro iletsua (harri eta harkaitzen mintzatzeko gai dena) eta Sir Didymus (Dave Goelz, David Barclay eta David Shaughnessy) izeneko bibote luzedun zaldun ibiltari ausarta, azken honek Ambrosius (Steve Whitmire, Kevin Clash eta Percy Edwards) zakur leiala beti alboan duela, beren helburua lortzen lagunduko diena.
Azkenean, behin neska bere anaia berreskuratzeko iratxoen erregeari aurre egiten dionean, Sarahk maitagarrien ipuinekin amets egiten jarraitu edota jada neskatoa ez delako errealitatea onartzearen artean erabaki beharko du. Filmaren testuinguruan Jareth erregea Sarahz maitemindua dagoela igarri liteke, eta nahiz eta izaera gaiztoa izan, bere benetazko asmoa neska bere alboan izatearena dela, horretarako neskari berak nahi duen mundu ideala eskeiniz, betiere neska bere egitearen trukean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.