Ladon Herensugea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Ladon (antzinako grezieraz: Δρακον Λάδων, Drakon Ladôn), ehun buru zituen herensuge bat zen, buru horietako bakoitzak, hizkuntza ezberdin bat hitz egiten zuelarik. Hesperideen lorategia zaintzen zuen, eta, ondorioz, Hesperideen Herensugea bezala ere ezagutzen zen. Fortzis eta Zeto edo Tifon eta Ekidnaren semea zen, bertsioaren arabera.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Itxi
Herak, Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak zaintzeko bidali zuen, eta Heraklesek, bere hamabi lanetako batean, hil egin zuen. Bere zerbitzu leialengatik esker on bezala, Herak, herensugearen hondarrak zerura igo zituen, non, ordutik, Drako konstelazioa eratzen duen.