Laguntza:Wikipediari buruz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatz ditzake, Aldatu edo Aldatu ituruburu kodea estekan (loturan) sakatuz.
Wikipedia 2001ko urtarrilaren 15ean sortu zen eta bizkor hasi zen sarean txoko bat egiten. Munduko hizkuntza guztietan eta mundu guztiak idatzitako eduki askeko entziklopedia bat egiteko proiektua da. Hiru urte eta erdi geroago, 2004ko irailean, 10.000 editore baino gehiago ari ziren lanean, Wikipedia proiektuak orduan zituen 50 hizkuntza baino gehiagoetan. 2024ko otsailan, ingelesezko bertsioa da sarrera gehien dituena, 5.500.000 baino gehiago.