Lankide:ALDSH/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tantaloa Ta ikurra duen elementu kimiko bat da, 73 zenbaki atomikoa duena eta taula periodikoaren bosgarren taldean aurkitzen dena. Lehen tantalium bezala ezagutzen zen, Tantalus izenetik eratorria; hots, greziako mitologiako pertsonaia.[1] Trantsizio-metal bakan, gogor, urdin-gris eta lustreduna da. Korrosioarekiko oso erresistentea da eta naturan Tantalita izeneko mineralean ageri da. Tantaloa inertea denez, oso erabilia da laborategiko tresnerian, tresna kirurgikoetan eta inplanteetan, platinoa ordezkatuz.