Lankide:Agallarreta/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wi-Fi (edo Wi-fi, WiFi, Wifi, wifi) gailu elektronikoen interkonexioa ahalbidetzen duen haririk gabeko teknologia da. Wi-Fi teknologia duten gailuek (ordenagailuak, telefonoak, telebistak, bideokontsolak, musika erreproduzitzaileak...) beraien artean konektatu daitezke; baita Internetera ere haririk gabeko sarbide puntu baten bitartez. Sarbide puntu batek (ingelesez hotspot moduan ere ezagutzen dena) 20 metro inguruko helmena du eraikinen barnealdean eta helmen zabalagoa hauetatik kanpo. Sarbide puntuen estaldura gela bakar baten tamainakoa (hormek uhin elektromagnetikoak blokeatu ditzaketelako) edota kilometro karratu batzuetakoa izan daiteke, hainbat sarbide puntu gainjartzen badira.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelezko wikipediako «Wi-Fi» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Wifi» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Wi-Fi teknologiaren bertsio ezberdinak existitzen dira; hauen arteko ezberdintasuna estaldura, irrati banda eta komunikazio abiadura dira. Wi-Fi-ak, orokorrean, 2,4 GHz-ko (gigahertz) UHF (Ultra High Frecuency) eta 5,8 GHz-ko SHF (Super High Frecuency) bandak erabiltzen ditu, ISM (Industrial, Scientific and Medical) lizentzia gabeko bandak direnak eta kanaletan banatuta daudenak. Kanal bakoitza, denbora multiplexazioari esker, sare ezberdinen artean partekatu daiteke.
Teknologia honen funtzionamendurik egokiena ikuspen zuzeneko hedapenarekin ematen da. Material arruntek uhin elektromagnetikoak islatzen eta xurgatzen dituzte, hauen ondorioz, estaldura txikiagotzen da.