Lankide:Alexaranzabal13/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uber mundu mailan pertsonak leku batetik bestera eramateko zerbitzu bat da. Taxiek bezala funtzionatzen du baina telefono mugikorreko aplikazio baten bitartez kontratatzen dira. Hasieratik nondik norakoa definitzen da, eta prezio bat finkatzen du aplikazioak distantziaren arabera. Zerbitzua aukeratzerakoan, momentuan bertan urrutizkinaren bitartez ordaintzen da, eta bidaiaren bukaeran gidariak emandako zerbitzua ebaluatzeko aukera ematen du. Horrela, aplikazioaren erabiltzaileak ziurtatu dezake hautatutako gidaria fidagarria dela. Langilea edozein izan daiteke, hau da, ez da lizentziarik behar lanean hasteko. Europako hiri askotan Uberrak fama handia hartu du, erabiltzaileentzat oso erosoa baita, izan ere, zerbitzua aukeratu eta oso denbora gutxira iristen da zuk esan diozun lekura.