Lankide:AnatoLehenengoMahaia/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Koronaria-arteriak bihotzaren irrigazioaz arduratuko diren arteriak dira. Bi arteria koronario nagusi daude: ezkerrekoa eta eskumakoa. Euren jatorria Valsalvaren sinua da, goranzko aortaren barruranzko gandor bat.
Hala ere, eskuineko koronarioa aorta balbaren eskumako balbularen eta sinuaren artean sortzen da eta ezkerrekoa, berriz, ezkerreko balbularen eta sinuaren artean. Bi hauek adarkatu eta bihotza odol-hodiz inguratuko dute. Arteria koronarioen funtzionamendu zuzena oso garrantzitsua da, bihotzaren odola ponpatzeko gaitasuna haren menpe dagoelako.