Lankide:Anazj/Multzoen teoria informal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Multzoen teoria informala (ingelesez, Naive set theory) matematikaren oinarriei buruzko eztabaidetan erabiltzen diren multzoen teoriek osatzen dute.[1] Logika formala erabiliz definitzen den multzo-teoria axiomatikoarekin konparatuz, multzo-teoria informalean hizkuntza naturala erabiltzen da. Matematika diskretuan erabiltzen diren multzoak deskribatzen dira (adibidez, Venn-en diagramak eta Boole-ren aljebrari buruzko arrazonamendu sinbolikoa). Gaur egun, multzo-teoriaren kontzeptuak formaltasun matematiko gehiegirik gabe erabiltzeko egokia da .[2]
Multzoak oso garrantzitsuak dira matematikan; tratamendu formal modernoetan, matematika-objektu gehienak (zenbakiak, erlazioak, funtzioak, etab.) multzoen bidez definitzen dira. Multzoen teoria informala nahikoa da helburu askotarako.