Lankide:DHum2324Y/HD 140283
From Wikipedia, the free encyclopedia
HD 140283 (Matusalem izarra ere deituta) Lurretik 200 bat argi-urtera dagoen metal urriko izar suberraldoia da, Libra konstelazioan, Ophiuchusekiko mugatik gertu, Esne Bidean. 7.205-eko itxurazko magnitudea du, eta, hortaz, binokularrekin ikus daiteke. Ezagutako izarrik zaharrenetako bat da.
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Libra[1] |
Igoera zuzena | 15h 43m 03.09712s[2] |
Deklinazioa | -10° 56′ 00.5957″[2] |
Itxurazko magnitudea (V) | 7.205±0.02[1] |
Ezaugarriak | |
Eboluzioaren unea | Halo suberraldoia |
Mota espektrala | G0IV-V m-5[3] |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | −169.00±0.2Txantiloi:Cn km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: −1115.141[2] mas/u Dec.: −303.573[2] mas/u |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.81±0.05[4] M☉ |
Erradioa | 2.04±0.04[5] R☉ |
Argitasuna | 4.82±0.27[5] L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 3.6[5] |
Tenperatura | 5,787±48[5] K |
Metaltasuna [Fe/H] | −2.40±0.10[1] dex |
Biratze abiadura (v sin i) | ≤ 3.9[6] km/s |
Adina | 12±0.05[4] Gu |
HD 140283-ren argia zertxobait urdinxka da, Lurrerantz mugitzen ari baita harengandik urrundu beharrean. Astronomoek abiadura handiko izar gisa ezagutu dute mende batez baino gehiagoz, berezko mugimenduan oinarrituta. Joseph W. Chamberlain eta Lawrence Aller-en azterketa espektroskopiko goiztiar batek erakutsi zuen Eguzkiak baino askoz metal gutxiago zuela.[7] Azterketa espektroskopiko modernoek aurkitatuko datuen arabera, izarrak Eguzkia baino 250 faktore beheragoko burdin edukia dauka. Lurretik hurbilen dagoen izarretako bat da (II. populazioa).
1912an, W. S. Adams-ek Mount Wilson behatokian espektrometro bat erabiliz astrometria neurtu zuenean, jada ezaguna zen izarra.[8]