Lankide:Energia potentzial
From Wikipedia, the free encyclopedia
Energia potentzialak bi jatorri ditu. Izan daiteke indar-eremu (grabitatorioa, elektrostatikoa, etab.) baten barruan dagoen gorputz bati lotuta dagoen energia mekanikoa, edo gorputz baten barruko indar-eremu baten existentziak sortutakoa. Energia potentzialaren unitateak energiarenak dira, eta Nazioarteko Unitate Sisteman joule-ak (J) dira.
Datu azkarrak Energia potentziala, Neurtzeko unitatea ...
Energia potentziala | |
---|---|
![]() Arku batekin botatako geziaren kasuan, arkuaren gainean lana egitean soka tenkatuz, pertsonak duen energia kimikoaren parte bat arkuaren energia potentzial elastiko bihurtzen da. Soka askatzean energia elastiko hori geziaren energia zinetiko bihurtzen da. | |
Neurtzeko unitatea | Joule (J) |
Itxi
Energia potentziala gorputz baten gaineko indarrek egiten duten lanarekin dago lotua. Indarrak kontserbakorrak badira, hasierako puntutik bukaerako puntura mugitzeko egin den lana bi puntuekin lotutako energia potentzialen arteko aldea da.
Energia potentzialaren kontzeptua fisikaren alderdi askotan erabiltzen da: grabitazioan, elektromagnetismoan, …