Lankide:Ggomez048/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
MIDI (Musical Instrument Digital Interface, musika-instrumentuen interfaze digitala) protokolo bat, interfaze digital bat eta konektoreak deskribatzen dituen estandar teknologikoa da. Musika-instrumentu elektroniko eta ordenagailuak haien artean komunikatu eta konektatzeko aukera ematen du.[1] MIDI konexio bakar batek 16 informazio-kanal igorri ditzake aldi berean, eta ekipo desberdinei esleitu dakizkieke.
Artikulu hau eskola ariketa bat da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi lankide orrian edo [[Lankide Eztabaida:Ggomez048/Proba orria|artikuluaren eztabaida orrian]]. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «MIDI» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
MIDI sistemak gertakizunen mezuak garraiatzen ditu, musika-notazioa, tonua eta abiadura (intentsitatea) zehazten dituztenak; vibratoa, dinamika, bi dimentsiotako panoramizazioa, cue-ak eta hainbat ekiporen artean tempoa zehaztu eta sinkronizatzen duten erloju-seinaleak bezalako musika-parametroentzako kontrol-seinaleak.[2]
Midi Manufacturers Association (AMEI) musika-instrumentuen industriaren ordezkari-taldeak zuen teknologia hau 1983an. Estandar guztiak MMAk (AEB) garatu eta argitaratzen ditu, Japoniako Association of Musical Electronics Industry (AMEI) elkartearekin batera.
MIDIa erabiltzearen abantailak fitxategien tamaina txikia (abesti bakar bat kilobyte gutxi batzutan kodifikatu daiteke) eta instrumentuak manipulatu, aldatu eta hautatzeko eskaintzen dituen erraztasuna dira.