Lankide:Iñaki Lejarreta/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Izaki biziduenei arlo ezberdinetan laguntzen dien naturako elementuak dira baliabide naturalak, adibidez, zuhaitzek oxigenoa[1] ematen dute. Ekonomiaren ikuspuntutik, baliabide naturalak gizartearen ongizateari eta honen garapenari modu zuzen batean (lehengaiak, mineralak, elikagaiak) edo zeharkako modu batean (zerbitzuak eta abar) laguntzeagatik dira baliotsuak.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Recurso natural» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Egoera natural batean existitzen diren eta jarduera ekonomiko bat garatzeko edota gizarteko eskari bat asetzeko beharrizan biologikoak (elikagaiak, arropa, etxebizitza) betetzeko balio duten edozein elemetu, material edo energetiko, dira baliabide naturalak.
Ekonomikoki, gizakiek erabilitako ondasunen eta erabilitako zerbitzuen ekoizpenean eta banaketan laguntzen duten bitarteko guztiak baliabide kotsideratzen dira. Ekonomilarien ustetan zenbait baliabide urriak dira gizakiaren desio aniztasunaren aurrean, horrela azaltzen dituzte beharrizanak. Hori dela eta, ekonomia baliabide horien banaketa gobernatzen dituzten legeak ikasten duen zientzia bezala definitzen da. Ikuspuntu honen arabera, baliabide naturalek naturak emandako produkzio faktoreei erreferentzia egiten diete, gizakiaren aurrez aldeko aldaketarik gabe; eta baliabide kulturaletatik eta giza baliabideetatik bereizten dira gizakiak sortu ezin dituelako (adibidez ondasun eraldatuak, lana eta teknologia gizakiak eraldatutako ondasunak dira). Baliabide natural baten erabilerak kontuan hartu beharreko bi kontzeptu biltzen ditu: ustiapena lortzeko gailendu beharreko erresistentzia eta interdependentzia.