Lankide:Ibon Alberdi/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berotze globalalurrazaleko, airekoeta ozeanoetakobatez besteko tenperaturarenigoera da, azken hamarkadetan nabarmen areagotu dena berotegi efektuarenondorioz, batik bat (klima-aldaketarekinnahasten den terminoa da berotze globala, baina berez hau, klima-aldaketaren ondorio bat da)[1].
Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeaedo IPCCren arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mendeerdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetanoinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektuahanditzen.
Bereziki, eta beste ondorio batzuen artean, gizakiak igorri izan dituen berotegi-efektuko gasenondorioz, karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) eta klorofluorokarbonoak (CFC) bezala, Lurra, 1830tik berotu da, iparburutik hegobururaino, batez ere sentsibilitate termiko altua duten poloetako lurraldeetan[2]. Honen ondorioz, itsasoko mailaigotzen ari da, glaziarrak urtzenari dira eta animalien erreinuaahultzen ari da[3].
1830tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin.
IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak 1990tik 2100ra, 1,1etik 6,4 °C-ra igo daitezkeela aurreikusten dute [4]
Balio-eremuek berotegi-gasenisuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta izan, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Hau karbono dioxidoarenbizitza luzean eguratseanislatzen da.
Tenperaturaren igoerak itsas-mailaren igoera ere ekarri eta euriaren maiztasuna aldatuko du, basamortuenhedapena eraginez. Era berean, klimak muturretara joko du, uztak aldatu, glaziarrakurtu eta floraeta faunabaldintzatuko ditu, espezie ugari desagertuz [5]. Nicolas Stern Munduko Bankuarenekonomista ohiaren ustez klima-aldaketarenkostu ekonomikoa itzela izango da, 2050. urtean munduko BPGaren%5-%20 artekoa [6]
Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kyotoko Protokoloarekin, non berotegiko gasisurketak murrizteko plangintza azaltzen den.