Lankide:Jonanderfdss/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bozgorailua transduktore elektroakustiko bat da. Hau da, audio seinale elektrikoak soinu uhin mekanikoetan bihurtzen dituen gailua da. Sistema horrek transduktore bat edo gehiago, bafle , konexio-elektriko eta gurutzatze iragazki batez osatuta dago. Transduktoreak motor lineal gisa jokatzen du, eta, diafragma bati konektatuta, motorraren mugimendua airearen mugimendura akoplatzen du. Audio-seinale bat, elektronikoki anplifikatzen da motorra mugitzeko beharrezko potentzia izan arte eta horrek jatorrizko seinalearen soinua erreproduzitzen du. Gaur egun bozgorailu txikiak ia edozein gailu elektronikotan aurki ditzakegu: mugikorretan, telebistetan, irratietan, etab. Handiak diren bozgorailuak, aldiz, fideltasun handiko soinu-sistema indartsuetan erabiltzen dira: musika-tresna elektronikoetan, zinema eta antzokietan soinua indartzeko sistemetan eta megafonian.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Bozgorailu» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |