Lankide:Joxan Garaialde/Turkiako Gerra Handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Turkiako Gerra Handia (turkieraz: Kutsal İttifak Savaşları) da Erromatar Inperio Santuaren, Bi Nazioen Errepublika, Veneziako Errepublika, Espainiar Inperioa eta Errusiako Tsarerria aurka Otomandar Inperioa eta bere aliatuak Krimeako tatariarrak, Zaporozhiko kosakoak eta Moldavia, Valakia eta Transilvania estatu basailuak izan zituzten gatazkak ezagutzen diren izena. Gerra ezberdin horiek, Turkiako Gerra Handia izenarekin bilduak, otomandar boterea berreskuratzearen ondorioa izan ziren, eta turkiarrek Europan zehar hedatzeko azken saiakera adierazten dute. Bi fase bereiz daitezke: lehenengoan (1645etik 1683ra), otomandarrek eta haien aliatuek segidan, eta banan-banan, eraso egiten diete estatu kristauei. Bigarren fasean (1684-1699), erreinu kristauek bat egiten dute Liga Santua osatzeko. Azkenik, Liga Santuaren konkistek otomandarren erretiratzeari hasiera ematen dion Karlowitzeko Ituna sinatzera behartu zituen.