Lankide:Lorena Arozarena/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pinu gorria (Pinus sylvestris), Pinaceae familian (hosto iraunkorrak eta erretxinadunak ditu eta konotan elkartuta dauden loreak ditu) kokatzen den zuhaitz-erako espeziea da. Beste pinu espezie batzuetatik desberdintzeko erraza da, bere hosto motz urdin-berdexka eta enbor-azal laranja direla eta. Zuhaitz hau, 30 metro neurtzera iritsi daiteke eta pinu gehienak bezala hazkuntza azkarrekoa da, beraz, urtean bataz beste 60 cm hazten da. Eurasiako iparraldean hazi ohi da.