Lankide:Miren Abadia/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Heste lodia hestearen azkenengo zatia da, balbula ileozekalean edo ilealean hasi eta uzkian bukatzen dena. Gizaki helduengan 1,5 m luze da gutxi gora behera, eta 5 cmko diametroa du.
Abdomenaren beheko eskuineko zatian heste lodiaren eta mehearen arteko lotura dago balbula ileozekalaren bidez. Balbula horrek esfinter pilorikoen eta esofagogastrikoen antzera funtzionatzen du, eta eremu horretan dago apendize bermikularra. Heste lodia hiru zatitan banatzen da: heste itsu, ileonaren berehalako luzapena, kolona eta ondestea, uzkiraino jarraituz. Kolona aldi berean lau zatitan banatzen da: goranzko kolona, zeharkako kolona, beheranzko kolona eta sigmoidea.
Digestio hodiaren amaieran uzkia dago. Heste lodiak, heste meharrarekin alderatuta, motzagoa eta zabalagoa da, haustroak eta teniak ditu eta barnealdea estaltzen duen mukosak ez du biloxkarik. Horrela, heste lodiaren funtzio nagusietako bat digestio-hondakinak deshidratatu eta gorotza bihurtzen joatea da.