Lankide:Urrutikoetxeanaia/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ingurumenaren saneamendua ingurumeneko osasun maila handitzea du helburu. Osasun publikoko ekintzen multzoa da, ekintza hauek teknikoak eta sozioekonomiak dira. Alde batetik, edateko uraren, hondakin-uren eta isurien kudeaketa sanitarioa, bestetik, hondakin solidoak, hondakin organikoak (gorotzak eta elikagaien hondakinak), isurketak atmosferara eta osasunerako arriskuak murrizten dituzten portaerak eta kutsadura ekiditen duen portaera higienikoa biltzen ditu.
![]() |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Saneamiento ambiental» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e6/Poor_sanitation_in_Cap-Haitien.jpg/640px-Poor_sanitation_in_Cap-Haitien.jpg)
Helburu bezala, izaki bizidunari eragiten dion hiri eta landa eremuko eta ingurumeneko bizi baldintzak sustatzea eta hobetzea du.[1]
"Saneamendu" terminoaren erabilera, herrialde desberdinetako ingeniarien artean aldatzen da. Adibidez, Hego Konoan, Bolivian eta Perun esanahia zabala da. Hala ere, Latinoamerikako beste herrialde batzuetan erabilera murriztuagoa da eta saneamendu sanitarioa eta araztegien tratamendua hartzen du barne, edateko ur hornidura kontuan hartu gabe. Mexikon, terminoaren erabilera murriztuena da, araztegien tratamendua bakarrik hartzen du kontuan. Batzuetan, testuinguruaren arabera, hondakin solidoen kudeaketa eta portaera higienikoa hartzen dira kontuan edo ez.