![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ed/Gray951.png/640px-Gray951.png&w=640&q=50)
Laringe
ahots-organoa, trakearen hasieran kokatua eta bere barnean ahots-kordak dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Laringea anfibio, narrasti eta ugaztunen lepoan den organo bat da, arnasketan, soinu ekoizpenean eta trakea elikagaiak xurgatzetik babestean parte hartzen duena. Kartilaginosoak diren hainbat atalez osatua dago. Goitik ahoarekin lotuta dago, eta behetik trakearekin. Tiroidea bere aurrean du kokatuta.
Laringe | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | upper respiratory tract (en) ![]() |
Artikulazioa | faringea Trakea |
Identifikadoreak | |
Latinez | larynx |
MeSH | A04.329 |
TA | A06.2.01.001 |
FMA | 55097 |
Terminologia anatomikoa |
Aho-sudurretatik sartzen den aire garbia laringean zehar iragaten da biriketarantz, eta alderantzizko bidea egiten du aire zikinak, karbono dioxidoz beteak alegia. Era berean, airea trakea eta birikatara joan dadin uzten du, eta janaria hara sartu ez dadin itxi egiten da.
Laringearen funtzio garrantzitsuenetarikoa fonazioa da: bertan daude ahots-kordak eta sortzen da ahotsa. Laringean dauden ahots-kordak aireak dardararazten dituenean sortzen da ahotsa. Bestalde, ahotsaren zolitasuna laringe barrunbearen itxuraren araberakoa izaten da; haurren laringea biribila da, baina gaztaroan emakumeenak biribil jarraitzen du eta gizonena aurrerantz handitzen da; zintzurra nabarmentzen eta ahotsa loditzen da. Laringearen barnean hiru atal bereiz daitezke:
- Goiko aldea edo ataria, ahots-gingil aizunen arterainoko atala.
- Erdiko aldea edo glotisa, ahots-gingil aizunen eta benetakoen arteko partea.
- Beheko aldea edo hipoglotisa, ahots-gingil benetakotik beherako atala, trakearekin bat egiten duena.