From Wikipedia, the free encyclopedia
Geometrian, laukia irudi lau bat da, lau alde zuzen, lau erpin eta bi diagonal dituena eta barne-angeluen batura 360º osatzen dute:
Laukia | |
---|---|
Sei lauki mota | |
Aldeak | 4 |
Schläfli sinboloa | {4} (karratua) |
Azalera | hainbat metodo; begiratu ondoan |
Barne-angelua | 90° (karratua) |
Lauki guztiak lauangeluarrak dira eta definizioa hau lau angelu dituzten poligonoetara aplikatzen da.
Laukia osatzen duten elementuak honako hauek dira:
Laukien taxonomiaren adierazgarri den grafikoan definizio orokorretatik definizio zehatzetara gezien norabidea jarraitzen da.
Horrela laukia definitu egiten da lau aldek mugatzen duten poligonoan, zehaztasunik gabe, lauki konposatu eta sinpleak ezberdintzeko.
Lauki konplexu batean bere bi alde moztu egiten dira. Lauki sinple batean aldeak ez dira gurutzatzen.
Lauki sinpleak bi motatakoak izan daitezke:
1. Lauki ziklikoa: Erpinetik zirkunferentzia bat pasatzen baldin bada egin daiteke.
2. Lauki ukitzailea: Alde guztietan zirkunferentzia ukitzaile bat pasatzen bada egin daiteke.
3. Trapezioak: Bi alde paralelo baldin badituzte. Ezberdintzen dira:
3.1. Erronboide: Paralelogramoen kasu orokorrena izanda, bi aldek paraleloak badira bi eta bi.
3.2. Trapezio angeluzuzena: Alde perpendikular bat dute oinarriarekiko.
3.3. Trapezio isoszelea: Bere alde ez paraleloak berdinak dira. Trapezio hau ere ziklikoa da.
Lauki bat ziklikoa eta ukitzailea denean lauki bizentroduna dela esaten da. Deltoidea ukitzailea da bi alde pare berdinekin.
Trapezio isoszele baten kasu berezi bat sortzen da oinarri baten luzera eta aldeen luzera berdina denean, beraz hiru alde berdinen trapezioa osatzen da.
Laukizuzena propietate hauek betetzen ditu:
· 1. Paralelogramoa: bere kontrako aldeak paraleloak dira.
· 2. Trapezio angeluzuzena: bi aldeak perpendikularrak dira oinarriarekiko.
· 3. Trapezio isoszelea: Luzera berdinak dituzten oinarri ez eratzaileak diren aldeak dira.
Era berean, egiaztatu daiteke erronboa deltoide paralelogramo bat dela, bien propietateak betetzen dituelako.
Azkenik, kontuan hartu daiteke laukia; erronboa , laukizuzena, bi alde berdin eta bizentroduna dela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.