Lester Young
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lester Young (izengoitia: Prez; Woodville, Mississippi, 1909ko abuztuaren 27a - New York, 1959ko martxoaren 15a) Estatu Batuetako saxofoi-jotzailea izan zen. Jazz-musika landu zuen. Lehen kontratuak Kansas Cityko orkestra txiki batekin lortu zituen. 1936. urtean grabatu zuen lehen diskoa, Count Basierekin, eta gero haren orkestran lan egin zuen. Garai hartako saxofoi-tenor ospetsuenetako bat izan zen. Jazz berriaren aitzindari nagusietako bat, eta cool joeraren sortzaile izan zen. Lan nagusiak ditu: Lady Be Good (1936), C. Basierekin; The Man I Love (1939), Billie Holidayrekin; Lester Leaps in (1939), C. Basierekin; Tickle Toe (1940), C. Basierekin.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Lester Young | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lester Willis Young |
Jaiotza | Woodville (Mississippi), 1909ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Missouri |
Heriotza | New York, 1959ko martxoaren 15a (49 urte) |
Hobiratze lekua | The Evergreens Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Billy Young |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | klarinete-jotzailea, saxofoi-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | saxofoia Klarinetea tenor saxophone (en) |
Diskoetxea | Verve Records (en) Commodore Savoy Records (en) Original Jazz Classics |
Itxi