Liejako aldiriak
Lieja hiriari eta eskualde mugakideetari zerbitzua ematen dion aldiriko trenen sarea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Liejako aldiriak (frantsesez: S-Trein Liège; nederlanderaz: S-Trein Luik) Belgikako Valonia eskualdeko Liejako probintzian nagusiki dagoen aldiriko tren sarea da. Aipatutako probintziaz gain, Flandria eskualdeko Linburgoko probintziari, Herbehereetako Linburgo probintziari eta Alemaniako Ipar Renania-Westfaliari ere zerbitzua ematen die partzialki. Sarea lau lineak osatzen dute, Lieja hiriaren inguruan diseinatuak, hiri hori baita sarearen erdigune neuralgikoa.
Liejako aldiriak | |||
---|---|---|---|
S-Trein | |||
Sareko hainbat trenak Lieja–Guillemins geltokian | |||
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Aldiriko trena | ||
Eskualdeak | Lieja eta Linburgo, Belgika Linburgo, Herbehereak Renania-Westfalia, Alemania | ||
Line kopurua | 4 | ||
Geltokiak | 59 | ||
Jabea | Infrabel | ||
Webgunea | www.belgiantrain.be | ||
Ustiapena | |||
Hasiera | 2018ko irailaren 3a (5 urte) | ||
Eragileak | SNCB-NMBS | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 211,8 km | ||
Abiadura maximoa | 160 km/h | ||
|
Aldiriko trena 2018ko irailaren 3an inauguratu zen. Harrezkero, hainbat hobekuntza txiki egin dira zerbitzua optimizatzeko eta benetako eskarira egokitzeko.
S-Trein marka komertzialaren pean jarduten du, Belgikako hiri nagusietako aldiriko trenak biltzen dituen Belgikako Burdinbide Konpainian barruan.