Lina Gálvez
irakaslea, politikaria, ekonomia feministan aditua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lina Gálvez Muñoz (Sevilla, 1969) irakaslea eta historialari ekonomikoa da, ekonomia feministan aditua. 2018ko ekainaren 7tik 2019ko urtarrilaren 22ra arte, Andaluziako Juntako Jakintza, Ikerketa eta Unibertsitate sailburua izan zen[1] eta 2019ko maiatzetik, parlamentaria Europako Parlamentuan.[2]
Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko Ekonomia, Metodo Kuantitatibo eta Historia Ekonomikoko Departamentuko Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna da, eta Ekonomia, Politika eta Garapeneko Genero Behatokia (GEP&DO) zuzendu du.[3] PAIDI ECOECOFEM (Ekonomia Ekologiko Feminista eta Garapena) ikerketa-taldeko ikertzaile arduraduna da. Ikerketa ekonomikoko lanetan genero-desberdintasunaren azterketa sartzen du zeharka. EFC krisiaren aurkako ekonomialarien kide da.[4]