From Wikipedia, the free encyclopedia
Litiasia giza gorputzean kalkulu edo harriek sortutako gaixotasuna da, normalean gernu-aparatuan eta digestiokoan agertzen direnak.
Giltzurrunetan harriak osatzen dituen materialik ohikoena kaltzio oxalatoa da, eta bigarrena azido urikoa edo uratoak.
Gernu-aparatuan eragiten duena da, nefrolitiasia (kalkuluak giltzurrunetan) edo ureterolitisia (ureteretan) barne hartzen dituena.
Behazun xixkuan edo inguruko hodietan metatzen den litiasia da. Behazun-bideetako asaldurarik sarriena da, eta bi motatako harriak egon daitezke, alde batetik kolesterolarenak eta bestetik pigmentarioak edo bilirrubinak tindatutakoak.
Sintomak ematen dituenean, mina bereziki, ebakuntza kirurgikoa planteatu beharko da.
Ttu guruinetan ikusten dena da, batik bat guruin submaxilarrean agertzen dena eta Whartonen hodian buxadura sor dezakeena.
Sarritan guruinen infekzio kronikoekin lotuta dator (Staphylococcus aureus eta Streptococcus viridans bakteriek eragindakoak), deshidratazioarekin edota kaltzioaren maila altuarekin, baina kasu akso idiopatikoak dira, eragile argirik gabekoak alegia.
Urolitiasien kasuetan harriak sarritan erradiografia arruntean ikus daitezke, tamaina txikikoak ez direnak bereziki. Bestela, ekografia modurik hoberena da konplikazioak deskartatzeko eta buxadura gernu bideetan ondo kokatzeko.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.