Lorentzen transformazio
Erlatibitate bereziaren teorian Lorentzen erreferentzia-sistema bakoitzean neurtutako denbora- eta espazio-aldagaiak besteetan neurtutakoekin erlazionatzen dituzten transformazioetako bakoitza. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fisikan, Lorentz-en transformazioa Minkowski-ren espazio-denborako koordenatu sistema batetik honekiko abiadura konstantez higitzen ari den beste koordenatu sistema baterako sei parametrodun transformazio linealen familia da. Honi dagokion alderantzizko transformazioa abiadura honen negatiboaz parametrizatzen da. Transformazioa garatu zuen Hendrik Lorentz Herbehereetako fisikariaren omenez du izena.