Lorenzo Ghiberti

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lorenzo Ghiberti
Remove ads

Lorenzo Ghiberti (Florentzia, 1378-1455eko abenduak 1) Quattrocentoko idazle, eskultore, arkitekto eta urregin italiar bat izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Jarduera artistikoa urregin gisan hasi zuen. Alabaina, ez zen 1401 arte ospetsu egin, Florentziako Santa Maria dei Fiori katedraleko bataiategiko bigarren ateak apaintzeko lehiaketan parte hartu eta irabazi zuenean, beste finalista Filippo Brunelleschik sariari ex aequo (meritu berarekin) uko egin ondoren.

Lehiaketa hori irabazi izana erabakigarria izan zen haren bizitzarako, eginbeharraren handitasunak tamaina handiko lantegi bat sortzea eskatu baitzuen, hiriko garrantzitsuena bihurtu zena mende erdiz. Bertan Pizkundeko artista nabari asko prestatu ziren, Donatello, Michelozzo, Uccello, Masolino eta Filarete, kasu.

Ate horietan (Paradisuko Atea) egin zuen lanak hogei urte baino gehiago iraun zuen (1403-1424) eta Jesusen bizitzaren hogei atal eta zortzi santu taila egin ziren, oso estilo zehatzekoak, gotikotik oso gertu.

Thumb
Paradisuko Atea. Florentziako Santa Maria dei Fiori katedraleko bataiotegian.

Haren lanak hain arrakasta handia izan zuen aurrerago Florentziako merkatarien korporazioak bataiategi bererako hirugarren ate bikoitz bat egiteko lana enkargatu ziola, 1452an amaitu zuena. Itun Zaharreko eskenak irudikatzen dituzten brontze urreztaturizko hamar baxuerlieberekin apainduta dago, aurrekoaren erabateko estilo ezberdinean eginak, pizkundetar perspektibaren arauak jarraituz. Michelangelok ate horri Paradisuko Atea izena eman zion eta gaur egun ere hala ezagutzen da.

Brunelleschirekin batera beste behin ere iritsi zen finalera Santa Maria dei Fiori katedralaren kupula eraikitzeko lehiaketan, baina lana Brunelleschiri eman zioten.

Ghibertik Florentziako Orsanmicheleko elizarako brontzezko estatua batzuk ere zizelkatu zituen. Bere azken urteetan bere I Comentarii ("Iruzkinak") laneko hiru liburuak idatzi zituen; hor, margolari eta eskultore italiarren erreferentzia baliotsuak sartu zituen, baita autobiografia bat ere, kontserbatzen den artista baten lehena dena.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads