![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/17/Louise_Brooks_detail_ggbain.32453u.jpg/640px-Louise_Brooks_detail_ggbain.32453u.jpg&w=640&q=50)
Louise Brooks
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mary Louise Brooks (Cherryvale, Kansas, 1906ko azaroaren 14a - Rochester, New York, 1985eko abuztuaren 8a) estatubatuar flapper, aktore eta dantzaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Louise Brooks | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Louise Brooks |
Jaiotza | Cherryvale, 1906ko azaroaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Rochester, 1985eko abuztuaren 8a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Sepulchre Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Deering Davis (en) ![]() A. Edward Sutherland (1926 - 1928) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, dantzaria, autobiografialaria, zinema aktorea eta modeloa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Itxi
Hamabost urterekin hasi zuen dantzari ibilbidea. Paramount Pictures enpresak kontratatu zuen eta 1938an izan zuen lehen protagonista papera. Marion Daviesen lagun mina izan zen eta William Randolph Hearsten zirkulu sozialean sartu zen. 1929an Alemaniara joan zen eta han filmatu zituen filmek nazioarteko izar bihurtu zuten. Garai hartako sex-symbol eta ikonotzat hartu zen. Erretiratu ondoren, alkoholismoa, joera suizidak eta pobrezia izan zituen. Ondoren, bere karrerari buruzko artikuluak idatzi zituen eta 1982an Lulu in Hollywood izeneko bere memoriak argitaratu zituen.