MAC helbide
OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren identifikatzailea. Sare lokalera konektatutako ataka eta gailuen sare-txartelean programatzen da (normalean, fabrikazio-prozesuan), eta ezin da errepikatu / From Wikipedia, the free encyclopedia
MAC helbidea (Media Access Control) ordenagailuen sareetan txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen den 48 edo 64 biteko balioa da (IEEEk kudeatzen dituen formatuen arabera: MAC-48, EUI-48 edo EUI-64). Ez da errepikatzen (identifikatzaile global gisa garatu egin dira) eta interfaze bakoitzak berea du. OSI ereduaren modeloaren kapa erabiltzen dituzten protokolo gehienek identifikatzaile global hau erabiltzen dute, hala nola:
- Ethernet
- 802.5 edo eraztun topologia 4 Mb segundoko abiaduran edo 16 Mb segundoko Token Ring
- IEEE 802.11 edo Wifi protokoloa.
- ATM
MAC, OSI modeloaren 2. geruzan parte hartzen du, zeinek informazioa bi elkar konektaturiko makinen artean inolako akatsik gabe heltzearazten du. Horretarako, MAC helbideak (bai igortzailearena, bai jasotzailearena) beren kabezeran daramaten tramak erabiltzen dira.