Manwë, Tolkienen legendariumean eta idazle honen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen den pertsonaia bat da. Valarretako garrantzitsuena, eta, beraz, Aratarretako bat da. Manwë, Melkorrenm Jaun Ilunaren anaia txikia zen Eruren pentsamenduan. Ardaren gaineko botere eta autoritaterik gehien jaso zuena izan zen, bertan, Eruren ordezkari bihurtuz.
Manwë | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Varda |
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Melkor |
Vardaren senarra da, Izarren Anderea, Valarren Erreginetako bat. Honekin batera bizi da Taniquetilen, Ardako mendirik garaienean. Manwë, Haizearen Jauna eta Lehen Erregea da. Arda da bere domeinua, baina bere gauzarik gogokoena, airea da, eta, horregatik, Sulimo ere deitua da, Ardako Hatsaren Jauna.
Tronu leundu batean eserita dago, urdin argi koloreko arroparekin jantzia, eskuan zafirozko zetru bat duela. Manwëren begiek ere, zafirozkoak dirudite, baina distiratsuagoak, eta tximista bezain beldurgarriak. Manwëk mundu osoa ikusten du zerupean. Arranoak dira bere mezulariak, eta Eonwë maia da bere heraldoa.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.