María Dolores Juliano Corregido (Necochea, Buenos Airesko probintzia, Argentina, 1932 – Bartzelona, 2022ko azaroaren 26a) antropologo sozial argentinarra izan zen.
María Dolores Juliano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Necochea, 1932 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Bartzelona, 2022ko azaroaren 26a (89/90 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, antropologoa, idazlea eta akademikoa |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
María Dolores Julianok magisteritza eta pedagogia ikasketak burutu zituen haren jaioterrian, Argentinan Bertan espezializatu zen gutxiengo etnikoen ikerketan eta generoko ikasketetan, besteak beste, emakumeen bazterketa jendartetan. 1976an Videlaren diktadura militarra ekarri zuen estatu-kolpearen ondoren bere burua erbesteratzeko beharrean aurkitu zen.
Orduan Bartzelonara joan zen bizitzera. 1977an antropologiako irakasle bezala hasi zen lanean Bartzelonako Geografia eta Historia Fakultatean eta hor jarraitu zuen erretiroa hartu arte 2001an.[1][2]
Ikerketa ugariak argitaratu ditu ondoko gaiei buruz: hezkuntza-antropologia, mugimendu migratzaileak, gutxiengo etnikoak, genero-ikerketak eta gizarte-bazterketa. Bere ekoizpen zientifikoetan nabaria da duen konpromiso feminista eta soziala.
2002an Senadoko Komisioan agertu zen prostituzioari buruzko azken txostenaren idazketa-taldekide giza.
2010an Sant Jordi Gurutzea hartu zuen bere ibilbide akademiko eta ikerketa baliotsuen emaitzengatik.[3]
- Cultura popular (Kultura herrikoia).1986.[4]
- Chiapas, una revolución sin dogmas (Chiapas, dogmarik gabeko iraultza). 1995.[5]
- La causa saharaui y las mujeres (Saharar herriaren auzia eta emakumeak). 1999.[6]
- La prostitución: el espejo oscuro (Prostituzioa: ispilu iluna). 2002.[7]
- Excluidas y marginales: una aproximación antropológica (Baztertuak eta marjinalak: hurbilketa antropologiko bat). 2004.[8]
- Marita y las mujeres de la calle (Marita eta kaleko emakumeak). 2004.
- Las otras mujeres: la construcción de la exclusión social (Beste emakumeak: gizarte-bazterketaren eraikuntza). 2005.[9]
- 2010an Sant Jordi Gurutzea hartu zuen.
- 2022 “Pioneras // Aitzindariak” dokumentala.[10]
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.