Maratongo Gudua[1] (antzinako grezieraz: Μάχη τοῡ Μαραθῶνος, Mache tou Marathonos) Lehen Mediar Gerraren emaitza erabaki zuen gudu bat izan zen. K.a. 490ean gertatu zen, Atenastik berrogei kilometro ingurura dagoen Maraton hirian. Alde batean Dario I.ak zuzendutako persiar armada zegoen; Atenas inbaditu eta konkistatu nahi zuen, hiri horrek joniar matxinadan izan zuen parte hartzeagatik. Beste aldean, berriz, atenastarrak eta haien aliatuak zeuden. Gudu hartako balentriarik gogoratuena Filipidesena izan zen, Maratondik Atenasa lasterka joan baitzen, guduan garaipena lortu zutela iragartzera. Gertakari hura maratoi proba atletikoaren jatorritzat jotzen da.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi