From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Ângela Guterres Viegas Carrascalão (Caitucoloa, 1951ko apirilaren 10a) timortar kazetari, idazle, irakasle eta politikaria da, Ekialdeko Timorko Justizia Ministro ohia.
Maria Ângela Carrascalão | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko abenduaren 12a -
2017ko urriaren 3a - 2018ko ekainaren 22a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Timor Portugesa, 1951ko apirilaren 10a (73 urte) | ||||||
Herrialdea | Ekialdeko Timor Portugal | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta kazetaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Timorese Democratic Union (en) |
1951ko apirilaren 10ean jaio zen. Timorrera erbesteratu, timorar batekin ezkondu eta 13 seme-alaba izan zituen Manuel Viegas Carrascalão portugaldar anarkistaren alaba da[1].
1978tik 2002ra, Notícias de Portugal, Agência Noticiosa Portuguesa eta Lusa albiste-agentzietan lan egin zuen, baita Sociedade Independente de Comunicação (SIC) telebista katean, Jornal Expresso aldizkarian eta Público egunkarian ere. Lia Foun egunkari elebiduneko editoreaeta Australiako SBS irratiko berriemailea izan zen. Dokumentalista eta interprete gisa lan egin zuen Ekialdeko Timoko Akordio, Berdintasun eta Adiskidetasun Batzordean[2][3].
2007an, Timor Batasun Demokratikorako hautagai gisa aurkeztu zen hauteskunde legegileetan eta hurrengo bi urteetan Ekialdeko Timorko 4. Gobernuko Defentsarako Estatu Idazkaritzako kabineteburu izan zen.
Ekialdeko Timorko Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen. 2010ean doktoretza lortu eta hurrengo urtean Zuzenbide Fakultateko irakasle egin zen[2][3][4].
2013an, Taur Matan Ruak presidenteak Ekialdeko Timorko Irrati-Telebistako Kontseiluko kide izendatu zuen lau urterako[5].
2017an, Francisco Guterres presidenteak Justizia Ministro izendatu zuen. Urriaren 17an hartu zuen kargua, eta hurrengo urtean amaitu zen bere agintaldia[6][2][4][7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.